BerdinGO! mahai-jokoa ezagutzera emateko Bilboko Eskoletara joan gara. Mahai-jokoa umeentzat zuzenduta dago beraz, uste dugu eskoletan BerdinGO! bat izatea ideia oso ondo dela. Horrela umeek txikitatik ikusiko dute lanbideetan ez dagoela desberdintasunak. Baita ere lanbideak euskeraz eta ingelesez ikasteko balio du.

Salmenta argumentario bat sortu dugu bertan BerdinGO! mahai-jokoaren sorkuntza, ideia eta mahai-jokoa azaltzen. Esperientzia oso polita izan da eta eskertu nahi diegu hurbildu garen eskola guztietara jasotako tratuagatik eta aukera hau emateagatik.

Joandako eskolak: Tomás Camacho Ikastola, Felix Serrano, Mina del Morro, Basarribide, Basurto, Kontxa eskola eta Iruarteta izan dira.

Gure lehenengo salmetak egitea lortu dugu eta oso pozik gaude ikusten dugulako egindako lana merezi duelako.

Jarraian eskoletan ateratako argazkiak uzten dizuegu:

Tomás Camacho Eskolan gure lehenengo salmenta izan da.