BerdinGO! mahai-jokoaren prototipo bat genuen eta prototipo horrekin pilotaje bat egin genuen Tomas Camacho Eskolan (Bilbo). Lehenik eta behin eskertu nahi diegu aukera hau emategatik eta beti lagundu digutelako.

Pilotaje honekin mahai-jokoa nola funtzionatzen duen ikusi nahi genuen eta iritziak eta aholkuak entzun hobekuntzak egin ahal izateko.

Orokorrean pilotajea oso ondo joan zen, 6 urteko umeek entretenituta egon ziren jokatzen zuten bitartean. Entretenituta egon ziren baina hizlariak objektuak ateratzen zituen heinean beste umeek distraitzen ziren eta gero lanbidea esaterako momentuan talde guztietatik pasatu behar zen entera zitezen eta objektua erakutsi, besteek jakiteko zein lanbiderekin erlazionatu lanbideak gehienek ez zekizkitelako. Horrek bideratu du adina igotzera eta jokoa 8 urtetik aurrerakoentzat izango da. Gainera, pertsonai batzuk ez zituzten ondo ulertu eta diseinuak aldatu egingo beharko dira sinpleagoak eginez eta hobetu uler ditzaten. 

Piezei dagokionez, tamainaren aldetik ondo daude eta koloreak egokiak dira baina ikurrak ez zeuden oso ondo itsatsita eta asko solte egin ziren baina behin betikoa sortuko denean hori ez da gertatuko piezak bi aldetatik inprimatuta egongo direlako. Glosarioa erabilgarria izan zen hizlariak lanbide guztiak euskaraz ez zekizkielako eta lagundu behar zen objektuak bertan begiratuz bere solaskideei altuan esateko eta kartoian ea bazuten begiratzeko. 

Jarraibideak deigarriak iruditu zitzaien eta ume batek entretenitu zen hauek irakurtzen eta bere taldean altuan gauza batzuk irakurri zituen. 

Mahai-jokoaren izena, BerdinGO!, egokia dela nabaritu dugu eta umeek erraztasunez ahozkatu dute.

Denbora txarto kalkulatuta dago eta partida bakarra 1h iraun zuen eta bakarrik denbora eman zuen jokoaren modalitate bat frogatzekoa.Orduan,partiden bataz besteko denbora handitu behar da 5´-15´ izatetik 30´-45´ra. 

Inkesta egiterako momentuan umeei dibertigarria iruditu zitzaien eta aurpegiena ideia ona izan zen, baina aurpegi horia ez zuten ondo ulertu eta kasu batzuetan galderak ulertzen ez zituztenean edota adi ez zeudenean hori hautatzen zuten, beraz aurpegi horia kendu beharko litzateke. 

Bikoteen modalitatera jokatzeko gehienezko partaideak 5 dira eta eskolara joaterakoan dinamizatzaileek konturatu ziren klase batean ume asko daudela eta ezin daitekeela posible jokatzea eta konponbidea taldeetan jokatzea edo txandaka jokatzea izan zen, baina pilotajearen denbora txarto kontrolatu zenez ez zuen denbora eman modalitate horretara jokatzeko.

Jarraian aterako argazki batzuk uzten dizuegu.