Otsailaren 6an Ekintzailetza Azoka ospatu egin zen Eibarren. Azoka goizez izan zen eta bertan Ikastola asko bildu ziren bakoitzak sortutako produktu edo zerbitzua aurkezteko.

Ikastola bakoitza stand bat izan zuten. Bakoitza bere stand-a beraien erara apaindu ahal zuten eta kartelak, kartulinak, pegatinak… jarri.

BerdinGO! mahai-jokoa oso ondo saldu zen eta jasotako feedback-ak oso positiboak izan ziren. Ideia oso ona zela eta mahai-jokoa oso ondo zegoela jakinarazi ziguten.

Pila bat kontaktu egin genituen eta bisita-txartela asko banatu genituen ezagutzen emateko eta gure sare-sozialetan jarraitzeko.

Eta berri bat daukagu oso pozik egiten diguna… GURE LEHENENGO SALMENTA PUNTUA LORTU GENUEN! Eibarko arropa denda bat. Denda TWINS deitzen da eta BIDEBARRIETA, 8 kalean kokatuta dago. Beraz, hurbilekoak bazarete bertara hurbildu ahal zarete eta zuen BerdinGO! mahai-jokoa eskuratu. Horretaz aparte, bisita-txartelak ere daude eta hartu ahal duzue. Haiekin kontaktuan jarri nahi ezkero Instagram-etik egin ahal duzue, kontua twins_eibar da. TWINS dendako argazkiak uzten dizuegu:

Egun zoragarria izan zen, sentsazio onekin joan ginen eta lanean jarraitzeko gogoekin. Eskerrak eman nahi dizuegu hurbildu zinen guztioi eta mahai-jokorik gabe geratu izan bazinate gurekin harremanetan jarri ahal zarete.

Jarrain argazki batzuk uzten dizuegu: