Post honetan BerdinGO! mahai-jokoaren sorkuntza azalduko dizuegu hobeto ezagutzeko.

Guk sortzen ditugu, %100 guk egindakoak dira. Ordu asko behar dira mahai-joko bat sortzeko baina oso pozik gaude jasotzen ari garen emaitzak oso positiboak direlako beraz animatuta gaude BerdinGO! gehiago sortzeko.

Diseinu aldetik, pertsonaiak Adobe-ko programeekin egin ditugu. Prototipo bat sortu genuen horrela pertsonai guztiak antzekoak izateko eta lerro berdinetik joateko. Objektuak ere zerotik sortu ditugu.

Ikurrak berdinasunaren ikurrak izatea pentsatu genuen BerdinGO! mahai-jokoa genero berdintasunaren balioarekin erlazionatuta dagoelako.

Inprentan inprimatu digute baina gero pieza guztiak guk mozten ditugu. Pieza bakoitza tamaina desberdina daukate eta bereziki ikurrak moztea bere berezitasuna dauka nahiko txikiak direlako eta ikur asko direlako.

Kutxak pertsonalizatuta daude, hau da paper bat jarri diegu eta pegatinak mahi-jokoaren inguruko informazioarekin.

BerdinGO! kutxaren barruan hurrengoko elementuak aurkituko dituzu:


26 kartoi

30 objektu

208 ikur

Glosarioa ingelesez

Glosarioa euskeraz

Jarraibideak ingelesez

Jarraibideak euskeraz

Bisita-txartela

Bisita-txartela

Jarraian bideo bat eta argazki batzuk uzten dizuegu: