datuen babesa

BerdinGO!

Abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeserako 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, BerdinGO! ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela BerdinGO!k sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan BerdinGO! erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

 

FITXATEGIEN ERREGISTROA ETA FORMULARIOAK 

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da BerdinGO!n parte hartzeko zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeserako 3/2018 Lege Organikoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak BerdinGO! jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

 

DATUEN ZAHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, BerdinGO! horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. BerdinGO!k ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. BerdinGO!k beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. BerdinGO!k ez du erantzukizunik erakundetik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.

 

HIRUGARRENEI DATUAK EMATEA

Datu emaileak webgune honen bitartez datuak ematerakoan, onartu egiten du BerdinGO!k datu hauek hirugarren batzuei uztea, beti ere BerdinGO! ekimenaren xedetarako. Hain zuzen, datu emaileak baimena ematen du BerdinGO!k datuok  BerdinGO!ren ekimenean parte hartzen duten beste erakundeei utz diezaien, hala nola BerdinGO!ko koordinazio mahaiari, herrietako batzordeei edo euskara elkarteei. Era berean datu-emaileak baimena ematen du datuok Soziolinguistika Klusterrari utz dakizkion ikerketa xedetarako.

 

SEGURTASUN NEURRIAK

BerdinGO! legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. BerdinGO!k ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono linietako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek BerdinGO!ren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

 

ONARPENA ETA BAIMENA

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela BerdinGO!k datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.