Proiektua Bilboko Harrobia Ikastolako lanbide heziketako zentroan sortu zen. Zentroan ETHAZI izeneko metodologia bitartez lan egiten da, zehazki erronkekin, non ikasleak lan mundutik gertuago sentitzen dira. Arazo edo erronka bat aurkezten da eta aurre egin behar diote haien kabuz. Hauxe horrela hasi zen: balioekin lotutako produktua abiarazteko erronka proposatu zuten, eta produktua mahai joko bat izan behar zen, ideia interesgarria iruditu zitzaigun. Horrela, produktu bat abiarazteko hiru faseak ezagutu ditugu: ikerketa fasea, produktuak sortzeko fasea eta zabalduntza fasea. Klaseko proiektu honetatik atera zen BerdinGO!

Ikerketari ekin genion eta ikusi genuen UNESCOk gizartean 17 balio sustatzeko plana duela 2030 arte. Horien artean, genero berdintasuna dago, 5. postuan.

BerdinGOren asmoa! gizarte hobea sustatzea da. Gizartean balio desberdinak falta direla uste dugu, baina genero berdintasuna, bereziki, garrantzitsuenetarikoa dela uste dugu, gaur egun horretan lanean ari gara, baina indar gehiago behar dugu eta garaiz egin behar da, gazteekin, neskak eta mutilak.                                                                                                  Beraz, ez dugu zalantzarik eta lagundu nahi dugu aldaketak egiten eta ahalbidetzen NESKA eta MUTIL haur guztiek edozein profesio ikasi ahal dutela eta lanbideetan ez dagoela ezberdintasunik.

Mahai-jokoa inklusiboa izatea nahi genuen eta guztiok kontuan hartu, itxura, generoa eta arraza ezberdinak diseinatuz. Beraz, jokoa diseinatzerakoan kontuan izan genuen ezaugarri asko eta saiatu gara diseinatzerako orduan pertsona ezberdinak jokoan sartzen eta irudikatutako lanbide guztietan.

Prozesu guzti honetan Urtxintxako hitzaldi gidatu bat egin genuen eta oso baliagarria iruditu zitzaigun mahai-jokoa sortzeko.